sábado, 19 de mayo de 2012

Memoria de Zumalacárregui: Carlismo y cuestión social (castellano y euskera)


Memoria de Zumalacárregui: Carlismo y cuestión social (castellano y euskera)

ZUMALAKARREGI*
Sevilla. Ediciones Montejurra. 1960

[Castellano]

Carlistas:

Corría el año de 1833. Había comenzado ya la primera guerra carlista. Un día, en un campo de las tierras de Navarra, se hallaban concentrados los voluntarios de don Carlos. De pronto, un jefe guerrero de unos cuarenta y cinco años de edad y alta graduación –patillas, boina roja, zamarra de piel de merino, mirada viva y penetrante...– surge a caballo en medio del campo. Y dirige la palabra a los voluntarios de don Carlos. El tono de su voz es a la vez firme y paternal.

Sus labios desgranan bellas palabras: Dios, Patria, Fueros, Rey legítimo... Y dicen también algo jamás escuchado en ocasiones análogas: “Desde mañana es imposible daros dos reales de prest, como se ha hecho hasta ahora; en lo sucesivo no se dará más que un real de vellón diario”.

Sí, así se expresó el gran Zumalacárregui el día en que se hizo cargo del mando supremo del ejército de don Carlos.

La mayor parte de los jefes militares, y no digamos, de los jefes políticos, no rebajan sino elevan, en semejantes ocasiones, la paga a sus subordinados, y además les halagan con promesas –como se dice ahora– de “enchufes” atrayentes.

Sin embargo, cuando Zumalacárregui terminó su arenga, los leales voluntarios de don Carlos, locos de entusiasmo, y lanzando al aire sus boinas, prorrumpieron en repetidos gritos de ¡Viva don Carlos! y ¡Viva Zumalacárregui!

Este sucedido nos muestra claramente que los carlistas de aquellos tiempos, al igual que los de ahora, no se movían en política por motivos de orden material, sino únicamente por su desinteresado amor a la bandera de Dios, Patria, Fueros, Rey.

Dios... Al igual que Zumalacárregui, los carlistas de hoy somos, ante todo y sobre todo, católicos, apostólicos, romanos.

Cuenta una leyenda que, cuando el general liberal Rodil quemó el convento de Aránzazu,

no pudiendo soportar
tan villana acción
dicen que
Zumalacárregui lloró.

Nosotros, los carlistas, hemos estado siempre de perfecto acuerdo con aquellas palabras memorables de Carlos VII: “Yo no daré un paso más adelante ni más atrás que la Iglesia de Jesucristo”. Sin embargo, los carlistas de hoy estamos incluso dispuestos a dar un paso más adelante que la Iglesia en la llamada cuestión social.

Patria-Fueros... Con estas palabras los carlistas queremos expresar que somos españoles y españolistas; pero al propio tiempo amantes sinceros de los fueros, usos y costumbres, y lenguas de los diversos pueblos de las Españas. Para nosotros las libertades de estos pueblos, las libertades regionales, no tienen más que un límite: la unidad de la gran patria española.

Rey... Finalmente, los carlistas de hoy somos, como Zumalacárregui, monárquicos. Pero, para nosotros, no hay más Rey que el legítimo. El Rey que reúna la doble legitimidad de la sangre y del ejercicio. Para nosotros, por ejemplo, no es Rey legítimo quien no sea amante verdadero del auténtico pueblo. Ni tampoco el que no haya jurado previamente, bajo el árbol de Guernica, los Fueros del País Vasco.

Cuenta la Historia que, hallándose agonizante Zumalacárregui, le preguntaron cuáles eran los bienes que dejaba, y que el general carlista contestó: “Dejo mi mujer y tres hijas, únicos bienes que poseo; nada más tengo que poder dejar”. ¡Ejemplo aleccionador para muchos gobernantes de hoy del mundo entero que no piensan sino en enriquecerse!

Pero, a decir verdad, Zumalacárregui dejó a su muerte algo más, muchos más: en primer lugar, su nombre inmortal.

Dicen unos conocidos versos de la época:

El nombre de Zumala
y su fama
se extiende lejos;
en las Cortes de los Reyes
en las villas y en los campos
¿hay alguno que no oiga
hablar de Zumala?

Y hace ciento quince años el poeta Iztueta escribía:

El mundo entero
recordará
hoy y siempre
a Zumalacárregui.

Actualmente, se conceptúa a Zumalacárregui como uno de los más grandes generales de todos los tiempos de Europa. Y, a mi modesto juicio, después de San Ignacio, es el hombre de más talla nacido hasta el presente, no ya en Guipúzcoa, si no en todo el País Vasco. Por ello, bien merece que se le erija un gran monumento en la capital de Guipúzcoa, en San Sebastián, al ilustre hijo de Ormáiztegui.

Juntamente con su nombre inmortal nos dejó también algo más Zumalacárregui: el ejemplo de su lealtad al Rey legítimo, sellada con su muerte.

Carlistas: hace ciento veinticinco años murió Zumalacárregui, precisamente en este mismo pueblo de Cegama. La muerte de Zumalacárregui fue una gran pérdida para la causa carlista, hasta el punto de que muchas gentes creyeron sinceramente que con ella el carlismo había dejado también de existir. Pero, a pesar de ello, y al cabo de ciento veinticinco años, aún pervive el carlismo, y por cierto con mejor salud y más esperanzas que nunca.

Y ahora, para terminar, dos palabras y un llamamiento a los que no militáis en las filas carlistas.

Al igual que los carlistas de los tiempos de Zumalacárregui, los carlistas de hoy tenemos los brazos abiertos para cuantos deseen incorporarse a nuestras filas. Para ello, no es absolutamente necesario que aceptéis íntegramente nuestra doctrina política. Bastará que admitáis los principios fundamentales de ella. Y si alguno, por el motivo que fuese, no se atreviere o animare a acercarse a nosotros, tenga presente que nosotros no tenemos inconveniente alguno en salir a mitad de camino en su busca.

Y vosotros, hermanos carlistas, ¡adelante! Adelante todos bajo la gloriosa bandera de Dios, Patria, Fueros, Rey que tan gallardamente enarboló el gran Zumalacárregui; bajo la bandera siempre vieja, pero a la vez siempre nueva e invariable de la Tradición. ¡Adelante siempre!

[Euskera]

Zarronzaleak! Karlista anaiak!

Milla ta zortzireun ta ogeita amairugarren urtea aurrera zijoan. Karlisten lenengo gerra asi berria zan oraindikan. Egun batez, Nafarroa’ko lurretako zelai batean, Don Karlos’en bertako ta inguruko probintzietako boluntarioak elkarturik arkitzen ziran. Ontan, berrogeita bost-bat urteko patilladun gerrari-buru bat-txapela gorria buruan, ardi-larruzko zamarra soiñean ta argitasun sarkor-bizia begietan agertzen da zaldi-gaiñean zelaiaren erdian. Ta Don Karlos’en boluntarioei itzegiten die sutsu baña zurki, zorrotz baña maiteki...

Baña zer dio? Jaungoikoa, Fueroak, Lege-zarrak, Errege bidezkoa ta beste orrelako itz ederrak irteten dira bere aotik zerurontz.

Zer geiago dio? Egundaño orrelako egokiera batean iñortxok ere esan ez duan zerbait. “Orain arte –esaten die gerrari buruak bere soldaduei–, orain arte erreal bi jaso dituzute egunean bakoitzak. Emendik aurrera erreal bat bakarra jasoko dezute, geiago ezin genezake eman-da. Baldin gero, uste degun bezala, gauzak obeto jartzen bazaizkigu, aziko zaizute saria”.

Bai, jaunak: Zumalakarregi aundia, Don Karlos’en soldadu guzien buru egin zan egunean, orrela mintzatu zan.

Gerrari-buru geienak, ta esan bearrik eztago noski politika alderdietakoak, orrelako egokieretan, beren mendokoei soldata ez jatxi, baizikan jaso egin oi diete, ta gañera losentxatu gaur esaten dan bezala, entxufe eder-ugariak eskeñiaz eta aginduaz.

Ala eta guziaz ere, Zumalakarregi’k bere itzaldia bukatu zuanean, Don Karlos’en boluntario leialak, pozaren pozez zoratuta bezala, ta txapelak aidera botaz, “Gora Don Karlos eta Zumalakarregi!” deadarka aldi luze batean jardun ziran.

Gertaera onek argi ta garbi erakusten digu, orduko karlistak, oraingoak be zelaxe, etzutela politika-saillean diruaren irabaziagatik jokatzen; Jaungoikoa, Soterria, Lege-zarrak eta Erregea’rekiko banderaganako maitasun garbiutsarengatik baizik.

Jaungoikoa... Bai, orduko karlistak bezelaxe, Zumalakarregi bezelaxe, gu ere lendabizi ta gauza guzien gaiñetik, Jaungoiko-zaleak gera.

Ipuiak dio, Rodil jeneral liberalak Arantzazu’ko eliza erre zuanean:

Alako salkeria
Ezin eramanik
Negar egin omen zun
Zumalakarregi’k.

gaurko olerkari esan duan bezala.

Karlistak beti bat etorri gera Karlos setimoren itz gogoangarri auekin: “Nik ez det oinkada bat, nik ez det pauso bat emango, Jesukristo’ren Eliza’k baño aurrerago ta atzerago”.

Baña, alaz guziaz ere, gaurko karlistak –ta ondo entzun– erderaz cuestión social deritzaion gizarte arloan, prest eta gerturik gaude bear bada Eliza’k berak baño oraindik oinkada bat, pauso bat aurrerago emateko.

Sorterria, Lege-zarrak... Itz auezaz esan nai degu, Españitarrak eta Españizaleak gerala, baña aldi berean Euskalerri’ko ta Españi’ko beste erri guzien lege-zar, Fuero, oitura ta izkuntza-zale amorratuak. Gure zaletasun onek muga bat, esi bat bakarrik du: Españi’ko erri guzien elkartasuna, batasuna.

Errege... Azkenik, Zumalakarregi bezelaxe, errege-zaleak gera. Baña ez edozein erregeren zaleak, errege bidezkoaren zaleak baizik. Ez da, guretzat, errege bidezko egiazkoa, odolez bakarrik bidezkoa dana. Ez. Guretzat errege bidezkoa da, odolez eta gañera egintzaz bidezkoa dana. onela, ta esate baterako, guretzat ez da bidezkoa bere erri xearen maitale egiazkoa ez dan erregea. Ez eta Gernika’ko arbolapean Euskalerri’ko Fueroa’k ziñeztu ez dituan erre gea ere.

Beragatik, guk ez degu artuemanik, guk ez degu trata-biderik, guk ez degu zer-ikusirik orain ogeita bederatzi urte, “or konpon!” esanaz, eta Españi osoa errevolucioaren atzaparretan utzirik, atzerrira iges egin zuan errege edo errege or dezko arekin ta bere seme ta ondorengoakin.

Kondairak dio, Zumalakarregi’ri iltzeko zorian zegoala galde-egin ziotela, ea ze ondasun uzten zituan. Ta Zumalakarregi’k erantzun zuala: “Emaztea ta iru alaba. Beste ondasunik ez det uzten. Ez det-eta”.

Erakuspen ederra gaurko mundu guziko gobernari berekoi ta diru-zale askorentzat...

Baña, egia esan, beste zerbait ere utzi zuan Zumalakarregi’k. Lenengoz, bere izen aundi illezkorra.

Zumalaren izena
Ta aren omena
Urrun da edatzen;
Erregeen kortetan
Iri ta kanpañetan,
Nork ez du aditzen
Zumalaz mintzatzen?

diote euskal-bertso zar ezagun batzuek.

Iztueta’k, orain eun ta amabost-bat urte. “Guipuzkoa’ko Pronbintziaren Kondaira”-n ezarritako bertsoak dira berriz beste auek:

Mundu guzti guztiak
Orain eta beti
Gogoan izango du
Zumalakarregi.

Egungo egunean berriz, sekulan lurbira guzian izan diran gerrariburu garaie netako bat bezala jotzen da Zumalakarregi. Ta, nere uste apalez, San Inazio’z landara, bera da iñolaz ere Gipuzkoa’n eta Gipuzkoa’n ezezik Euskalerri osoan jaiotako ta sortutako gizonik aundiena.

Beraz, egoki izango litzakeala derizkiot, Gipuzkoa’ko uri nagusian, Donostia’n. Zumalakarregi’ri oroikarri aundi-eder bat, monumentu bat, altzatzea, jasotzea. Merezi du-ta noski Ormaiztegi’ko seme ospetsuak.

Bere izen aundiarekin batera, utzi zigun Zumalakarregi’k beste zerbait ere: bere Errege bidezkoa ganako jaiera ta leialtasun egiaz-koen oroimena. Bere eriotzaz egiztatu zituan jaiera ta leialtasunaren oroimena.

Jaunak: orain eun ta ogeita bost urte il zan Zumalakarregi, ain zuzen ere emen bertan, Zegama’n. Galera aundia izandu zan karlistentzat Zumalakarregi’ren eriotza. Ain aundia ezik, non orduko jende geienak uste izan zuten, karlistak etzutela geiago bururik altxako, jasoko. Baña, oraindik ere, bizi gera karlistak. Ta iñoiz baño osasun obeagoarekin eta itxaropen aundiagoarekin, gañera.

Ta orain, bukatu baño len, itz bi ta dei bat karlistak ez diranentzat.

Zumalakarregi’ren denborako karlistak bezelaxe, gaurkoak ere besoak za bal-zabalik daduzkagu guregana etorri nai duten guzientzat. Ortarako ezta bear-bearrezkoa gure politika guzia osoro ta buruaren buru onartzea. Nai koa da gure politikaren oñarri nagusienak begi onez ikustea. Ta bateon bati lotsa-edo ematen badio guregana urbiltzeak, jakin beza guk ez dagukagula eragoz pe nikan beraren billa erdibidera irteteko ta joateko.

Ta zuek, zarronzaleok, karlista anaiak, aurrera guztioz! Aurrera Zumalakarregi aundiak ain goien paratu zuan Jaungoikoa, Sorterria, Lege zarrak eta Erregearekiko banderaren azpian; beti zarra, beti berria ta beti berdiña dan bandera eder-garbiaren azpian. Aurrera, mutillak! Aurrera beti!

* Zegama’n, 1960’eko Garagarrillaren 26’an egindako itzaldia, urte berean Sevilla’n, Memoria de Zumalacarregui liburuan argitaratua.
Liburu berean, Francisco Elías de Tejada eta Melchor Ferrer’ek egun orretan Zegama’n egindako itzaldiak.

MEMORIA DE ZUMALACÁRREGUI
En Cegama el 26 de junio de 1960

☩☩☩